Kasualitate
batetik abiatuta
sortu zen
Gorakat

Ibilbidearen esentzia bilakatu ditut ordudanik diseinua eta artisautzaren artea. Lehen egun eta aste haietako bakoitza berdin-berdin gozatu eta sufritu nuen, bidaide izan bainituen zer gertatuko den ez jakitearen zalantza eta pasioz zein bizipozez bizi dudan ofizioaren zoriontasuna. Lema berberekin eta poz-pozik dihardut!

2014an
abiatu nuen
abentura
liluragarri hau

Azoka batean parte hartzeko gonbidapena jaso nuen eta esku artean nituen tapizeriako oihal txatal batzuekin zerbait sortu ote nezakeen pentsatu nuen: Zer egin dezaket zati hauekin? Arropa? Ez, gogorregiak dira jantzietarako, baina poltsa txukun eta dotore bihur ditzaket agian…

Sortutako pieza gehienak saldu nituen eta, gainera, enkargu batzuekin itzuli nintzen etxera, harrituta eta pozez zoratzen. Diseinu berriak egin eta hainbat azokatara aurkeztu nintzenean, berriz, hara emaitza ederra: publikoak GORA KAT atsegin zuen! Orduantxe egin nion neure buruari proposamen ero samarra: zergatik ez irten ohiko segurtasun eremu erosotik eta artisautza bihurtu bizibide?

Ez ditut bi
poltsa berdin
sortzen, inoiz ez.
Zuetako
bakoitzarentzat
poltsa bat eta
bakarra sortzea
dut maite.

Irudimena lantzera narama lan egiteko modu horrek, eta baita pertsona bakoitzaren izate originala berrestera. Dagoeneko saldua izan den piezaren baten bertsioa egitea posible da, baina sekula santan ez ditut bi poltsa berdin josiko, mundu honetan ere ez baitaude inolaz ez bi pertsona berdin.

Tapiztegietako oihal estanpatuekin egiten dut lan, olanarekin eta kolore bakarreko zein irudiz zipriztindutako polipiel ehunarekin. Horiez gain, modelo batzuetarako neuk marraztu eta jositako brodatuak ere egiten ditut.

Aurrera noa konbinazio amaigabeen sorkuntzaren bidean, garapen etengabean. Soiltasunetik abiatuta izaera bereziko artera. Eta eguneroko inurri lanaren sari ezin hobea iritsi da apurka-apurka: jendeak ezagutu egiten du GORA KAT kalean! Eta ni pozez lepo… segi dezala emozioak!

Kasualitate batetik abiatuta sortu zen Gorakat

Azoka batean parte hartzeko gonbidapena jaso nuen eta esku artean nituen tapizeriako oihal txatal batzuekin zerbait sortu ote nezakeen pentsatu nuen: Zer egin dezaket zati hauekin? Arropa? Ez, gogorregiak dira jantzietarako, baina poltsa txukun eta dotore bihur ditzaket agian…

Sortutako pieza gehienak saldu nituen eta, gainera, enkargu batzuekin itzuli nintzen etxera, harrituta eta pozez zoratzen. Diseinu berriak egin eta hainbat azokatara aurkeztu nintzenean, berriz, hara emaitza ederra: publikoak GORA KAT atsegin zuen! Orduantxe egin nion neure buruari proposamen ero samarra: zergatik ez irten ohiko segurtasun eremu erosotik eta artisautza bihurtu bizibide?

2014an abiatu nuen abentura liluragarri hau

Ibilbidearen esentzia bilakatu ditut ordudanik diseinua eta artisautzaren artea. Lehen egun eta aste haietako bakoitza berdin-berdin gozatu eta sufritu nuen, bidaide izan bainituen zer gertatuko den ez jakitearen zalantza eta pasioz zein bizipozez bizi dudan ofizioaren zoriontasuna. Lema berberekin eta poz-pozik dihardut!

Ez ditut bi poltsa berdin sortzen, inoiz ez.

Zuetako bakoitzarentzat poltsa bat eta bakarra sortzea dut maite.