Ordainketa segurua

Ordaintzeko moduak

  • Visa, Mastercard & Paypal

    Ordainketa, erosketa prozesuaren azken urratsa da. Sekula ez luke eragozpenik sortu behar. Gorakat-ek arreta berezia jarri dio puntu honi, ingurune seguruan ordaintzea guztion kezka nagusienetako bat baita.

  • Banku transferentzia

    Azken aukera bezala era tradizional hau hautatu dezakezu. Erosketa prozesuan, Gorakat-en kontu zenbakia erakutsiko dizugu transferentzia egiteko. Bidalketa tramitatzeko, transferentzia gure kontu zenbakian izan arte itxarongo dugu. Honek, entrega epeetan 24 orduko atzerapena suposatu lezake gutxi gora behera.

Gune honek SSL segurtasun ziurtagiria erabiltzen du. SSL ziurtagiria komunikazio seguruak eskaintzen duen protokolo kriptografikoa da. Segurtasun handia ematen duen teknologiak, webgunea bisitatzen duten bezeroei laguntzen die, informazio modu seguruan trukatzeko.

Neurri horretaz gain, finantza erakundeen laguntza dugu. Txartelen eta finantza-datuen informazio guztia finantza-erakundeen orrialdeetan burutzen da. Horrela, Gorakat-ek ez du kreditu txartelik jasotzen. Hori guztia finantza erakundeen esku dago, horrela zure datuak segurtasunarekin kudeatuko direla bermatuz. Paypal-en gauza bera gertatzen da.