LEGE OHARRA

Gorakat-en web gunea erabiltzeko baldintza orokorrak.

  1. Erabilera baldintzak onartzea
  2. Informazio orokorra
  3. Nola erosi
  4. Web gunera sartzeko eta web gunea erabiltzeko baldintzak
  5. Jabetza industriala eta intelektuala
  6. Estekak
  7. Erantzukizun salbuespenak
  8. Datu pertsonalak babesteko politika
  9. Amaiera
  10. Aplika daitezkeen legeak eta jurisdikzioa

Gorakat-en web gunea erabiltzeko baldintza orokorrak.

Baldintza Orokor hauen xedea da Gorakat-en web gunearen erabilera erregulatzea; web gunera sartzeko URL helbidea hau da: gorakat.eus

Erabilera Baldintza Orokorrak egoteak ez du esan nahi Gorakat-en web gunea osatzen duten ataletara sartzeko beste xedapen edo baldintza batzuk ezin jar daitezkeenik.

1. ERABILERA BALNDINTZAK ONARTZEA

Erabiltzaileek web guneko Erabilera Baldintza Orokorrak irakurri beharko dituzte.

Gorakat-en web gune hau erabiltzeak unean uneko lege-oharrak eta baldintzak ezagutzea eta onartzea dakar berekin; ohar eta baldintza horiek aurrerago daude azalduta.

Halaber, gune ofizial honetan eskura dauden zerbitzu jakin batzuk erabiltzeko zenbait baldintza berezi, ohar edo jarraibide jarraitu beharra gerta daiteke; erabiltzaileek horiek guztiak kontsultatu eta onartu behar dituzte.

Erabilera Baldintza Orokor hauek zein Gorakat-en web-gunean erabiltzailearen esku jartzen diren zerbitzu anitzen Kontrataziorako Baldintza Orokorrak etengabe daude ikusgai Gorakat-en titularitatekoa den https://gorakat.eus/ webgunean; erabiltzaile orok artxibatu eta inprimatu ditzake eta, beraz, aldez aurretik webgunearen erabilera baldintzen eta zerbitzu anitzak emateko oinarri izango diren kontratazio baldintzen informazioa izan dezake. ERABILTZAILEAK erosten dituen produktuei dagokienez, erosketa egiterako unean edo, nolanahi ere, hogeita lau orduko gehienezko epearen barruan, Gorakat-ek faktura justifikatzailea bidaliko dio KONTRATATZAILEARI, erabiltzaile gisa erregistratzeko bete duen inprimakian harremanetarako bide nagusi gisa eman duen helbide elektronikora, erositako produktuaren edo produktuen deskribapenarekin eta produktuon kostuarekin (zergak banakatuta adieraziz, zergarik aplikatu behar izanez gero).Halaber, KONTRATATZAILEAK, bere eremu pribatuan, eskuragarri izango ditu honako Baldintza Orokorrak zein Kontrataziorako Baldintza Orokorrak; baita kontratatuta dauzkan zerbitzu zehatzei buruzko xehetasunak eta horien indarraldia ere, ordainketak egiaztatzen dituzten fakturekin batera. Baldintza Orokor hauen edo Kontrataziorako Baldintza Orokorren edozein aldaketa egingo balitz, argi eta garbi erakutsiko litzateke Gorakat-en web-gunean, eskuratzeko erraza den leku batean. Aurrez adierazitako dokumentazio guztia inprimatu eta artxibatu egin ahal izango du KONTRATATZAILEAK eta edozein unetan eskatu ahal izango du posta elektroniko bidez, harremanetarako inprimakia erabiliz.

2. INFORMAZIO OROKORRA

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen gaineko uztailaren11ko 34/2002 Legeari jarraiki, jakinarazi behar da gorakat.eus web gunea Gorane Guillen Basauri-k sortu duela (IFZ 72576970 X, Berriotxoa, 9-1, 48230 Elorrio), hura dela gunearen jabea eta arduratzen dela mantentze-lanaz.

Helbidea: Berriotxoa 9, 1. 48230 Elorrio.

Tel.: +34 946 058 074

email-a: info@gorakat.eus

3. NOLA EROSI

Gorakat.eus web-gunean erostea oso erraza da. Hurrengo pausoak jarraitu behar dituzu:

  1. Aukeratu erosi nahi duzun produktua.

  2. Ikusi interesatzen zaizun produktua. Klik baten bidez argazki handiagoa duen orri batera joango zara; Produktu batzuek hainbat argazki dituzte. Gainera, bere deskribapena, osaera, erreferentzia eta prezioa ikusiko dituzu.
  3. Aukeratu produktua, unitate kopurua eta saskira gehitu.

  4. Erosten jarraitu nahi baduzu, errepikatu prozesua. Eskaera egin nahi baduzu, sakatu “erosketa burutu” botoia erosketa prozesua abiarazteko.
  5. Sartu eskatutako informazio guztia; bidalketa helbidea, fakturazio datuak eta ziurtatu zuzen daudela.
  6. Aukeratu ordainketa-metodoa: Visa, MasterCard, Paypal edo transferentzia.

  7. Egiaztatu eskaera eta, ordainketa egin.

  8. Zure eskaera berresten duen mezu elektroniko bat jasoko duzu.

  • Zein herrialdetatik erosi dezakezu?
  • Une honetan Europako Komunitatean erosi daiteke, soilik.
  • Agortuta dauden produktuak berriz jarriko dituzue?
  • Ez, artikulu guztiak esklusiboak dira. Denak dira ezberdiñak.
  • Argazkian ikusten dudan produktu bera jasoko dut?
  • Bai.
  • Gorakat-en azken berriak eta eskaintza bereziekin nere emailean informazioa jasotzeko aukerarik badago?
  • “Buletina” inprimakia betez, Gorakat-en azken berriei buruzko informazioa jasoko duzu.
  • “Newsletter”-a jasotzeari utzi dezaket?
  • “Buletina” jasotzen duzunean, harpidetza bertan behera utzi dezakezu. Egin klik “harpidetza ezeztatu” estekan eta jarraitu adierazitako pausoak. Oso erraza da.
  • Nola ziurtatu dezaket nire erosketa behar bezala egin dudala?
  • Zure eskaera egin ondoren, berrespen-mezu bat jasoko duzu. Ez baduzu jaso, jarri harremanetan Gorakat-ekin.
  • Nire eskaeratik produktuak ezabatu ditzaket?
  • Bai. Erosketa saskitik egin dezakezu, baldin eta, eskaera prozesua bukatu gabe baldin badago.
  • Eskaera ezeztatu daiteke?
  • Bai, zure eskaera bertan behera uzteko, jarri harremanetan Gorakat-ekin.
  • Zer egin behar dut produktu bat egoera txarrean heltzen bada?
  • Salbuespenez, akatsen bat duen elementu bat jasotzen baduzu, jarri harremanetan Gorakat-ekin.
  • Zer egin behar dut eskaera oker heldu bazait?

  • Akatsen bat izanez gero edo eskatu ez duzun produktu bat jasotzen baduzu, jarri harremanetan Gorakat-ekin.

3.1 ORDAINTZEKO MODUAK

  • Nola ordaindu dezaket nire eskaera?

  • Ordainketa modu hauek eskaintzen ditugu: Visa, MasterCard, Paypal eta transferentzia bidez.
  • Zein izan daiteke nire kreditu txartela baztertzeko arrazoia?

1. Txartela iraungita izan dezakezu. Egiaztatu txartelaren iraungitze data.

2. Txartelaren muga gainditu ez duzula begiratu.

3. Baliteke, datu batzuk oker sartu izana. Egiaztatu beharrezkoak diren eremu guztiak behar bezala bete dituzula.


  • Nire kreditu txartela Gorakat-en erabiltzea segurua al da?

  • Datuak enkriptatutako formatuan transmititzen dira (SSL). Ordainketa-sistema Redsys-en bitartez egingo da.

3.2 BIDALKETAK ETA ITZULTZEAK

3.2.1 BIDALKETAK
  • Non jaso dezaket eskaera?

  • Zuk aukeratutako helbidean jaso dezakezu (etxean, lanean, Correos-eko bulegoan, etab).
  • Eskaera egiten dudan herrialdea eta jasoko dudan herrialdea ezberdinak izan daitezke?
  • Eskaera herrialdea Europako Komunitatea izango da beti.
  • Noiz jasoko dut nire eskaera?

  • Bidalketak hurrengo 24/48 orduetan tramitatuko dira. Entrega-epea CORREOS EXPRESS garraio enpresak ezarriko du. Larunbatak, igandeak eta jaie-gunak ez dira kontatzen.
  • Zenbatekoa da bidalketa gastua?

  • Bidalketa gastuak CORREOS EXPRESS garraio enpresak ezarriko ditu.
  • Nola jakin dezaket nire eskaera non dagoen?
  • Zure eskaera ezagutzeko, CORREOS EXPRESS-eko jarraipen zenbaki bat jasoko duzu.
  • Nola da entrega prozesua?
  • Zure eskaera biltegitik ateratzera doanean email bat bidaliko dizugu eta mezularia zurekin harremanetan jarriko da entregaren berri emateko (CORREOS EXPRESS garraio enpresak kudeatuko du).

3.2.2 ITZULTZEAK
  • Nola itzuli behar dut produktu bat?

  • Itzuli behar dituzun produktuak zure helbidean jasotzeko, idatz iezaguzu helbide honetara (info@gorakat.eus): eskaeraren zenbakia zehaztu (eskaera berrespenaren email-ean aurkituko duzu), produktuak jasotzeko helbide bat zehaztu ere, eta azkenik, itzuli nahi dituzun elementuen xehetasunak aipatu. Datuak egiaztatu ondoren, mezulari bat bidaliko dugu hurrengo 24/72 orduetan. Mezularia zurekin harremanetan jarriko da.
  • Zein da itzulketa bat egiteko epea?

  • Itzulketarako, hamalau eguneko epea duzu eskaera jasotzen duzun egunetik hasita.
  • Itzulketa bat egiteagatik zerbait ordaindu behar dut?
  • Itzulketarako arrazoiaren erruduna Gorakat baldin bada, gastuak dohainekoak dira. Bestela, eskaera egin duen erabiltzailearen ardura izango da gastu hauei aurre egitea.
  • Nola jasoko dut itzulketaren zenbatekoa?
  • Itzulketa egiterakoan, erosketa burutu zenuen modu berean jasoko duzu ordainketa.
  • Noiz jasoko dut itzulketaren zenbatekoa?
  • Itzulketa onartu ondoren (produktuak baldintza egokietan egon behar dute eta barne-etiketa izan behar dute) berrespen-mezu elektroniko bat jasoko duzu egun batzuetara, zenbatekoa zure kontuan ordainduko zaizula adieraziz. Gogoan izan kreditu txartelean itzulketaren zenbatekoa jasotzeko, zure bankuaren araberakoa izango dela.
  • Zer egin dezaket nire itzulketen zenbatekoa okerra bada?
  • Jar zaitez gurekin harremanetan 946 058 074 edo 653 74 69 94 zenbakian. Ahalik eta azkarren konponduko dugu arazoa.
Epez kanpo egindako itzulketak ez dira onartuko. Produktu guztiak jasotako egoera berdinean itzuliko dira.

4. SARRERA ETA ERABILERA BALDINTZAK

4.1 SARTZEA DOAN DA

Gorakat-en web gune ofiziala erabiltzea doakoa da. Dena den, gerta daiteke web gunean eskaintzen diren edo etorkizunean eskainiko diren zerbitzu batzuk ordaindu behar izatea; hala bada, behar den moduan jakinaraziko da.

4.2 ERABILTZAILEA ERREGISTRATZEA

Oro har, web gunean sartzeko eta web gunea erabiltzeko ez da izena eman behar, ez da erregistratu behar.

Hala ere, salbuespenak daude: zerbitzu batzuetara sartzeko erabiltzaileek Gorakat-en datu-basean izena eman behar dute. Kasu horietan, Gorakat-en web guneko erabiltzaileek ematen dizkieten datu pertsonalak Erabilera Baldintza Orokor hauetako 7. klausulan zehaztu bezala tratatuko dira.

Erabiltzaileak sarbide-gakoak (erabiltzaile-izena eta pasahitza) betekizun hauei jarraiki erabiliko ditu:

Erabiltzaileak aukeratutako pasahitzak ez ditu hirugarrenen ohorea eta irudia kaltetuko eta ez ditu hirugarrenen jabetza intelektual edo industrialerako eskubideak urratuko.

Sarbide-gakoak titularrak bakarrik erabiltzeko dira; gako horiek zaintzea, gordetzea eta behar bezala erabiltzea titularraren ardura da.

Erabiltzailearen pasahitza beste norbaitek erabiltzen badu, erabiltzaileak jakinda edo jakin gabe, eta horrek hirugarrenei edo erabiltzaileari berari kalteak eragiten badizkio, Gorakat ez da kalte horien erantzule izango.

Gorakat erabiltzailearen pasahitza beste inori ez erakusteko konpromisoa dauka, salbu errekerimendu judizialen bat bete behar badu edo legezko agintari baimendunek batek eskatzen badio.

4.3 SARTZEKO ETA ERABILTZEKO MURRIZKETAK

Gorakat web gunea erabili behar da Baldintza Orokor hauek eta aplika daitekeen legezko beste edozein xedapen beteta.


Gorakat erabilera Baldintza Orokor hauek betetzen ez dituztenei web gunean sartzea debekatzeko eskubidea dauka.

5. JABETZA INDUSTRIALA ETA INTELEKTUALA

5.1 JABETZA INDUSTRIALA

” Gorakat” izena eta web gunean agertzen diren bestelako bereizgarriak Gorakat-enak bakarrik dira; erakundeak, gainera, erregistratuta dauzka. Horien titular delako, Markei buruzko abenduaren 17ko 17/2001 Legearen 34. artikuluaren eta aplika daitezkeen beste arau nazional batzuen arabera, bereizgarri horiek trafiko ekonomikoan erabiltzeko eskubide esklusiboa dauka. Beraz, baimenik ez duten hirugarrenek erabiltzea debekatua dute.

Web gunean, beste titularren bat duten bereizgarriak legezko jabeen baimenarekin jartzen dira; betiere, helburu komertzialik gabe eta eskubide esklusiboak errespetatuta.

5.2 DOMEINU-IZENAK

Aurreko atalaren ildo berean, “gorakat.eus” domeinu-izena eta web gunean sartzeko erabiltzen diren guztien titular esklusiboa Gorakat da. Domeinu-izen horiek trafiko ekonomikoan bidegabe erabiltzea erregistrotik eratorritako eskubideak urratzea da eta urratze hori Legeak aurreikusitako neurriekin jazarriko da.

5.3 EGILE-ESKUBIDEAK

Edukiak, testuak, argazkiak, diseinuak, logotipoak, irudiak, soinuak, bideoak, animazioak, grabazioak, ordenagailu-programak, iturri-kodeak eta, oro har, web gunean agertzen diren sorkuntza intelektual guztiak eta gunea bera, multimedia artelan gisa, egile-eskubideak babestuta daude, jabetza intelektualaren gaineko araudiak medio.

Erabiltzaileak Gorakat-en baimena dauka babestutako sorkuntza intelektualak, edukiak eta aktiboak (eskubide esklusiboa dutenak edo gabeak) ikusteko, inprimatzeko, kopiatzeko eta disko gogorrean edo bestelako euskarri batean gordetzeko, baldin eta helburua pertsonala eta pribatua bada, banatzeko edo merkaturatzeko asmorik gabea; betiere, aipatu eskubideak eta edukiak ezin dira aldatu edo deskonpilatu. Erabilera pertsonal hori bidezkoa da hemen aipatu egile eskubideak eta jabetza industrialeko eskubideak errespetatzen badira; alde horretatik, erabiltzaileak ez du lizentziarik jasotzen.

Beste edozertarako erabiltzeko, Gorakat-ek baimen zehatza eman behar du, idatziz.

5.4 EKINTZEN ERRESERBA

Web guneko erabiltzaileak aipatu eskubideak errespetatzeko eta eskubide horiek kaltetu ditzaketen ekintzak ez burutzeko konpromisoa dauka.

Orain arte esandakoaren ildoan, web guneari lotutako Gorakat-en jabetza industrial eta intelektualeko eskubideak baimenik gabe erabiltzen badira edo aipatu eskubideen jabetza eta titulartasuna urratzen bada, ekintza hori estatuko eta nazioarteko legeek ezarritako neurriekin jazarriko da.

Alde horretatik, Gorakat -ek espresuki gordetzen du beretzat jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak babesten dituzten ekintza zibilak eta penalak burutzeko eskubidea.

6. ESTEKAK

Gorakat-en web gunean web orrialde independenteetarako estekak daude. Esteka horien xedea da kulturarekin eta hezkuntzarekin zerikusia duten interneteko beste informazio-iturri batzuetarako sarbidea erraztea; web orrialde horien egileen jabetza intelektualeko eskubideak, betiere, errespetatu egiten dira.

Halaber, Gorakat-en web gunera sartzeko estekek Baldintza Orokor hauetan aipatu Gorakaten jabetza intelektual edota industrialeko eskubideak errespetatu behar dituzte.

7. ERANTZUKIZUN SALBUESPENAK

7.1. EDUKIAK

7.1.1. INFORMAZIOA

gorakat.eus web gunean agertzen den informazioa, propioa eta hirugarrenena, “jaso bezala” jartzen da; informazioa zehatza eta eguneratua dela ez da bermatzen. Beraz, Gorakat ez da informazio hori erabiltzeak sor ditzakeen kalteen erantzule.

Halaber, Gorakat ez da hornitzaileek, erabiltzaileek eta hirugarrenek emandako edukiaren zilegitasunaren erantzule.

Edozein modutan, Gorakat-ek arduraz aritzeko konpromisoa dauka, web gunean zilegi ez diren edukiak ager ez daitezen eta, horrelako edukiren bat agertzen bada, kentzeko edo ikusten ez uzteko.

7.1.2. AKATSAK

Aurreko paragrafoan esandakoari lotuta, argitaratutako dokumentuek nahigabeko huts teknikoak edo akats tipografikoak izan ditzakete, eta Gorakat ez da horien erantzule; dena den huts eta akats horien berri izan bezain laster konpontzeko konpromisoa dauka.

7.1.3. HIPERESTEKAK

Web guneko estekak medio (publizitatea izan dezakete ala ez), erabiltzaileak Gorakat-en web gunea uzteko aukera ematen du. Esteka duten guneak ez daude Gorakat-eri lotuta, salbu kontrakoa esaten bada. Gauzak horrela, Gorakat ez da esteka horiek medio eskuratzen den edukien erantzule, ezta eduki horien aldaketen, erabileraren eta eskuragarritasun teknikoaren erantzule ere.

Edozein modutan, Gorakat-en web gunean legez kanpo dauden, legez kanpoko jarduerak sustatzen dituzten eta, oro har, askatasun- eta duintasun-printzipioak edo Espainiako Konstituzioak eta Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak aitortutako balio eta eskubideak urratzen dituzte edukietarako estekarik egon ez dadin ahal duena egiteko konpromisoa dauka.

Hala, Gorakat-ek arduraz aritzeko konpromisoa dauka, web gunean legez kanpoko edukiren bat agertzen bada, berehala kentzeko.

7.1.4. EZTABAIDA-FOROAK ETA HIZKETALDIAK

Gorakat ez da web guneko foro iraunkorretan eta noizbehinkako hizketaldietan adierazten diren iritzien erantzule. Edozein modutan, Gorakat-en asmoa da mekanismo horiek behar bezala erabiltzea, jendearen duintasuna eta Espainiako Konstituzioak aitortzen duen adierazpen-askatasuna errespetatuz.

7.1.5. EDUKIEN ALDAKETA

Web guneko informazioa, aurkezpena eta zerbitzuak aldizka edo noizbehinka aldatu egin daitezke; Gorakat-ek hori egiteko askatasun osoa dauka eta ez die erabiltzaileei jakinarazi behar.

7.2. WEB GUNEAREN FUNTZIONAMENDUA

7.2.1. PRIBATUTASUNA

Gorakat-ek ez du erabateko pribatutasuna bermatzen web gunean; izan ere, baimenik gabeko hirugarren batzuek web-gunearen erabileraren berri izan dezakete.

7.2.2. BIRUSAK

Gorakat ez da informatika-birusek eragin ditzaketen kalteen erantzule; birusik eza ez dago bermatua.

7.2.3. HUTS TEKNIKOAK

Gunea gaizki badabil, Gorakat ez da horren erantzule; baldin eta gaizki badabil ezbeharren bat gertatu bada, ezinbesteko kasuren bat izan bada, premiazko mantentze-lanak egiten ari badira edo Gorakat-i ez dagokion zerbait gertatu bada.

7.2.4. COOKIE-AK

Gorakat-ek erabiltzaileei jakinarazten die sistemetan cookieak izan ditzaketela. Cookieak web zerbitzariek nabigazio-programetara bidaltzen dituzten argibideak medio sortzen diren informazio-artxibo txikiak dira eta erabiltzailearen ordenagailuaren direktorio jakin batean gordetzen dira. Cookiek ezin dute erabiltzailea identifikatu, baina erabiltzailearen IPa izan dezakete.

Dena den, nabigatzaile gehienek automatikoki onartzen dute cookieak erabiltzea eta erabiltzaileak ordenagailuan cookieak sartzen ez uzteko aukera dauka.

7.2.5. PROXY-CACHEA

Gorakat-ek erabiltzaileei jakinarazten die “proxy-cachea” delako zerbitzua izan dezaketela inplementatuta; zerbitzu horren helburua da web orriak eta ftp artxiboak biltegiratzea, sarearen errendimendua hobetzeko, eta sare korporatiboarentzat arriskutsuak ez direla egiaztatzea. IP bakoitzak eskatutako URL helbideak bakarrik dituzten zerbitzu horretako erregistro-fitxategi edo “log” direlakoak aldizka kendu egingo dira, Segurtasun Informatikoko Araudiak zehaztutako periodikotasunaren arabera. Gorakat-ek datu horiek ez ditu emango, salbu errekerimendu judizialen bat bete behar badu edo legezko agintari baimendunek batek eskatzen badio.

8. DATU PERSONALAK BABESTEKO POLITIKA

Gorakat-ek web guneko erabiltzaileei jakinarazten die web gunea erabiltzearen ondorioz emandako datu pertsonalekin artxibo automatizatu bat egin dezakeela; betiere, datuak babesteko arauei jarraiki.

Erabiltzaileek bermatzen dute web gunea erabiltzerakoan eman dituzten datuak egiazkoak direla. Alde horretatik, erabiltzaileen ardura da datuak eguneratuta edukitzea, unean uneko errealitatearekin bat etor daitezen. Emandako datuen ondorioz gezurrezko adierazpenak edo adierazpen okerrak egiten badira eta informazio horrek kalteak eragiten baditu, erantzuleak erabiltzaileak izango dira.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/99 Lege Organikoan zehaztutakoari jarraiki, datu pertsonalak bildu eta datu-fitxategi batean gordeko dira; fitxategi horren arduraduna Gorakat-en Gerentzia da.

Erabiltzaileek bildutako eta artxibatutako haien datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko eta kontra egiteko eskubidea daukate. Horretarako, idatzi bat bidali behar diete Gorakat-en DBLOren alorreko segurtasun-arduradunari. Eskubide horiek erabiltzeak ez du eraginik izango web gunerako sarbidean, ezta erabiltzaileen harpidetzan ere.

Erregistratutako datuak erabil daitezke datu-bilketaren xede diren ekintzetarako eta, gainera, estatistikak egiteko, informazio zientifikoa bidaltzeko, intzidentziak kudeatzeko eta merkatu-azterketak egiteko.

Erabiltzaileek emandako datu pertsonalak hirugarrenei emango zaizkie, bakarrik, aipatu helburuekin eta, betiere, Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoaren 11. eta 21. artikuluei jarraiki; alde horretatik, interesatuen baimena hala dagokionen bakarrik eskatuko da.

Gorakat-i datu pertsonalak emateak esan nahi du erabiltzaileak ados daudela datu horiek Gorakat-ek erabiltzearekin.

Gorakat-ek datu pertsonalak ezkutuan gordetzeko konpromisoa dauka, baita neurri teknikoak eta antolakuntza-neurriak hartzeko asmoa ere datu horiek seguru gordetzeko eta aldatzea, galtzea edo baimenik gabe eskuratzea ekiditeko, kontuan hartuta teknologiaren gaur egungo egoera, bildutako datuen izaera eta dauden arriskuak, bai gizakiek bai ingurune fisiko edo naturalak eragin ditzaketenak.

9. AMAIERA

Web gunearen iraupena mugagabea da, baina Gorakat-ek zerbitzu batzuk edo denak eteteko edo bukatzeko eskubidea dauka; erabaki horren berri, gainera, ez die erabiltzaileei aurretik jakinarazi behar.

10. APLIKA DAITEZKEEN LEGEAK ETA JURISDIKZIOA

Erabilera Baldintza Orokor hauek Espainiako legeek zuzentzen dituzte.

Gorakat-en web guneak eztabaidarik eragiten badu, eztabaida hori Espainiako jurisdikzioan bideratuko da. Alderdiek Bilboko Epaitegi eta Auzitegiei eta haien nagusiei men egin beharko die; gainera, foruei uko egingo diete, espreski, foruak badituzte eta aipatutakoen desberdinak badira, noski.